tartea1

BILATU ATARIAN

BALIABIDEAK

GEOGEBRA-GIDAK

MATEMATIKA EPEa

PRIBATUTASUNA

HASIERA

tartea2

ONGI ETORRI

Ongi etorri Interneteko nire txoko honetara. Asier Ruiz Guinea naiz. Atari honen bidez GeoGebraz nik egindako hainbat eraikuntza partekatu nahi ditut. GeoGebra geometria, aljebra, analisia eta kalkulua uztartzen dituen software libreko programa da eta, gehien bat Matematika irakasteko erabiltzen bada ere, beste arlo batzuetan ere erabil daiteke; Fisikan, esate baterako. GeoGebra Lehen Hezkuntzan zein Bigarren Hezkuntzan erabil daiteke. Atari honi dagokionez, DBHn zein Batxilergoan erabilgarriak diren eraikuntzak aurkituko dituzu.

GeoGebrak hainbat abantaila ditu: Oso intuitiboa da, ariketak ebazteko, propietate matematikoak azaltzeko eta frogapenak egiteko erabil daiteke, pedagogiara zuzenduta dago eta hainbat sari jaso ditu horregatik, debaldekoa da...eta euskaraz dago! Programaren abantailei buruz gehiago luza ninteke baina, besterik gabe, nik egindako eraikuntzekin uzten zaitut GeoGebraz zer nolako gauzak egin daitezkeen ikus dezazun. Erabilgarriak izatea espero dut!


NOLA NABIGATU

Atari honetako eraikuntza dinamikoak bilatzeko hainbat modu daude. Edukiak behatzeko modu erabilgarriena 'Baliabideak', 'GeoGebra-gidak' eta 'Matematika EPEa' ataletako aurrebistadun aurkibideak erabiltzea da. Aurkibide horietan eraikuntzak gaika sailkatuta egoteaz gain, beraien ikono txikiak (aurrebistak) ikus ditzakezu eraikuntzak ireki behar izan gabe.

Horrez gain, harrera-orri honen eskuin aldean ,'Azken eraikuntzak' izeneko eremuan, atari honetara igotako azken baliabideak ikus daitezke. Horrela, atari honen erabiltzaileek erraz jakin dezakete baliabide berririk dagoen ala ez baliabide guztiak ikuskatzen ibili behar izan gabe.

Azkenik, artari honen goiburuan ezker aldean bilatzailea dago. Demagun atari honetako ikusi dugun eraikuntzaren bat berriz aurkitu nahi dugula baina ez dugula gogoan zer gairen barruan zegoen ezta zer label dituen ere. Eraikuntzaren izenaren zati bat gogoan izanez gero, horren bidez aurki dezakegu. Adibidez, ‘Puzzle irristagarria’ eraikuntza aurkitzeko aski izango litzateke ‘puzzle’ hitzaren bidez bilatzea.


OHAR GARRANTZITSUAK

GeoGebra-eraikuntzak ikusi ahal izateko Java eguneratuta izan behar duzu. Horrela ez bada, atari honen eskuin aldean, 'GeoGebra-hodeia' izeneko eremuan, Java eguneratzeko esteka duzu.

Bestalde, atari honen eta eraikuntzen zabalerak 1330px eta 1285px dira, hurrenez hurren. Hori dela eta, atari hau ikusteko gomendatzen ditudan pantaila-tamainak (pixeletan neurtuak) 1366x768 eta 1920x1080 artekoak dira. Gaur egungo portatilen pantailen erresoluzio hedatuena 1366x768 da eta ataria osorik ikusteko aukera ematen dute. 1280x800 eta 1280x1024 erresoluzioen kasuan eraikuntzak ia-ia osorik ikusi ahal izango dituzu, nabigatzailearen barra horizontalarekin zentratu eta gero. Zure pantailaren erresoluzioa lehen aipatutakoak baino txikiagoa bada, atari honen edukia handiegi ikusiko duzu eta atariaren eduki osoa ikusteko barra horizontala ezker-eskuin mugitu beharko duzu.
 


Ataria ikusteko Google Chrome nabigatzailea erabiltzea gomendatzen dut.



GEOGEBRA-BERRIAK

GeoGebrarekin lotutako hainbat berri aurkituko dituzu hemen, dataren arabera ordenatuta; hala nola, GeoGebraren bertsio eta ezaugarri berriak, Euskal Herriko GeoGebra-institutuarekin lotutakoak (antolatutako jarduerak, euskaratutako GeoGebra-gidak e.a.), atari honen ingurukoak...Gehiago jakin nahi izanez gero, egin klik irakurri nahi duzun berrian irakurtzen jarraitu ahal izateko (izenburuaren azpian ezkutuan dagoen informazioa azalduko da).