tartea1

BILATU ATARIAN

BALIABIDEAK

GEOGEBRA-GIDAK

MATEMATIKA EPEa

PRIBATUTASUNA

HASIERA

tartea2

Doppler efektua soinuarekin

Uhinak f maiztasunaz igortzen dituen soinu-iturri puntual bat, F, ingurunearekiko vF abiadura konstantez higitzen ari da. R hartzailea, halaber, ingurunearekiko vR abiadura konstantez higitzen ari da. Igorlea eta hartzailearen arteko distantzia gero eta txikiagoa denean, hartzaileak hautemandako maiztasuna iturriarena baino handiagoa da. Aldiz, igorlea eta hartzailearen arteko distantzia gero eta handiagoa denean, hartzaileak hautemandako maiztasuna igorlearena baino txikiagoa da.