tartea1

BILATU ATARIAN

BALIABIDEAK

GEOGEBRA-GIDAK

MATEMATIKA EPEa

PRIBATUTASUNA

HASIERA

tartea2

Argiaren nahasketa

GBU kolore-eredua (ingelesez RGB kolore-eredua; Red=gorria, Green=berdea eta Blue=urdina) sintesi gehigarrian erabiltzen da eta kolore bakoitza oinarrizko hiru koloreen nahasketarekin irudikatzen. Oinarrizko koloreen intentsitatea adierazteko, balio bat egokitzen zaio bakoitzari, 0 (txikiena) eta 255 (handiena) artean (eraikuntza dinamiko honetan balio horiek 0 eta bat artean daude). Horrela, gorria irudikatzeko (255,0,0) erabiltzen da, berdea (0,255,0) eta urdina (0,0,255). Kolore falta, hau da, beltza (0,0,0) da eta guztien nahasketa maila handienean (255,255,255) zuria da. Kolore sekundarioak, oinarrizko bi kolore nahastean sortzen direnez, horrela dira: horia (255,255,0), ziana (0,255,255) eta magenta (255,0,255).