tartea1

BILATU ATARIAN

BALIABIDEAK

GEOGEBRA-GIDAK

MATEMATIKA EPEa

PRIBATUTASUNA

HASIERA

tartea2

Limite infinituak 1

"-∞ limitea" eta "+∞ limitea" botoien bidez aztertu nahi dugun limitea aukera dezakegu.

+∞ limitearen kasuan:
Irristailu berdea eta gorriaren bidez delta eta M parametroak alda daitezke. x=2 puntuaren inguruan funtzioak infinitoruntz jotzen du. Hau da, edozein M-retzat, nahi bezain handia izanda ere, beti aukera daiteke delta egoki bat halako moldez non x eta x0-ren arteko distantzia delta baino txikiagoa denean (zero izan gabe), f(x) M baino handiagoa den. Delta behar bezain txikia aukeratu dugunean, GeoGebrak esan egingo digu. Hala ere, puntu urdina ezker-eskuin irrista dezakegu lehen esandakoa egiaztatzeko.

-∞ limitearen kasuan:
Irristailu berdea eta gorriaren bidez delta eta M parametroak alda daitezke. x=2 puntuaren inguruan funtzioak minus infinitoruntz jotzen du. Hau da, edozein M-retzat, nahi bezain txikia izanda ere, beti aukera daiteke delta egoki bat halako moldez non x eta x0-ren arteko distantzia delta baino txikiagoa denean (zero izan gabe), f(x) M baino txikiagoa den. Delta behar bezain txikia aukeratu dugunean, GeoGebrak esan egingo digu. Hala ere, puntu urdina ezker-eskuin irrista dezakegu lehen esandakoa egiaztatzeko.