tartea1

BILATU ATARIAN

BALIABIDEAK

GEOGEBRA-GIDAK

MATEMATIKA EPEa

PRIBATUTASUNA

HASIERA

tartea2

Limite infinituak 2

"x→∞ limitea" eta "x→-∞ limitea" botoien bidez aztertu nahi dugun limitea aukera dezakegu.

x→∞ limitearen kasuan:
Irristailu berdea eta gorriaren bidez N eta epsilon parametroak alda daitezke. x-ek infinitoruntz jotzen duenean funtzioak 1 balioruntz jotzen du. Hau da, edozein epsilonentzat, nahi bezain txikia izanda ere, beti aukera daiteke N egoki bat halako moldez non x N baino handiagoa denean, f(x) eta limitearen (l=1) arteko distantzia epsilon baino txikiagoa den. N behar bezain handia aukeratu dugunean, GeoGebrak esan egingo digu. Hala ere, puntu urdina ezker-eskuin irrista dezakegu lehen esandakoa egiaztatzeko.

x→-∞ limitearen kasuan:
Irristailu berdea eta gorriaren bidez N eta epsilon parametroak alda daitezke. x-ek minus infinitoruntz jotzen duenean funtzioak 1 balioruntz jotzen du. Hau da, edozein epsilonentzat, nahi bezain txikia izanda ere, beti aukera daiteke N egoki bat halako moldez non x N baino txikiagoa denean, f(x) eta limitearen (l=1) arteko distantzia epsilon baino txikiagoa den. N behar bezain txikia aukeratu dugunean, GeoGebrak esan egingo digu. Hala ere, puntu urdina ezker-eskuin irrista dezakegu lehen esandakoa egiaztatzeko.