tartea1

BILATU ATARIAN

BALIABIDEAK

GEOGEBRA-GIDAK

MATEMATIKA EPEa

PRIBATUTASUNA

HASIERA

tartea2

N partikulen browndar higidura dimentsio bakarrean.

Inolako aire-korronterik ez dagoen gela itxi batean lurrin-ontzi bat irekitzen badugu, usaina denbora gutxian heltzen da gelaren beste muturrera. Nola da posible hori? Browndar higidurak azaltzen du fenomeno hau.

Browndar higidura partikula multzo batek ingurune fluido batean izaten duen zorizko higidurari eta horren joerari deitzen zaio.

Higiduraren berezitasuna honetan datza: partikula etengabe kolpatzen dute termikoki kitzikatuta dauden fluido molekulek. Hori gorputz handiagoetan ere gertatzen da, baina molekulak baino handiagoa denez, ez diote eragiten, kolpeak uniformeak baitira bere gainazal osoan. Partikula mikroskopikoa denean ordea, kolpe hauek ez dira uniformeak norabide guztietan, aldakorrak baizik. Ondorioz, deskribatutako higidura sortzen da.

Eraikuntza dinamiko honetan 1.024 partikula ditugu (irristailuaren bidez kopurua alda dezakegu). Fenomenoa zertan datzan ulertzeko eta gauzak sinplifikatzearren, dimentsio bakarra kontsideratuko dugu. Gure 'gela' hamar gelaxkatan zatitu dugu. Partikulak hasieran gelaren mutur batean daude eta 'pauso' bakoitzean, ausaz, ezker zein eskuin aldeko gelaxkara mugituko dira. Partikula bat horma ondoan dagoenean horma alderantz mugitu nahi badu, ezin izango du eta hormak geldituta edo errebotatuz, zegoen gelaxka berean geldituko da.

'Pausoa' izeneko botoia hainbat aldiz sakatu. Ohartu partikulak gela osoan sakabanatuko direla (ez erabat uniformeki) 'denborak aurrera egin ahala'.